Epelera lurraldeko hondakinak nahasita ez ekartzeko sinadura bilketa hasi dute

Eneko Azkarate 2016ko eka. 9a, 09:31

Debagoiena eredu. Zabortegirik ez! plataformak sinadura bilketa hasi du. Jasotako sinadurak Debagoieneko Mankomunitateari helaraziko dizkio plataformak. Epeleko hiri hondakinen isurtegira lurraldeko errefusa ez ekartzea eta Debagoienean bezala Gipuzkoa osoan hiri hondakinen %80gaika batzeko urratsak ematea eskatzen du plataformak. Orduan, "elkartasunez hitz egiten" hasiko direla diote plataformatik. Herrietan mahaiak jarriko dituzte eta, Interneten, Chabge.org-en bidez ere sinatu ahalko da.

Hala dio herritarrei sinatzea eskatzen dien adierazpenak: "%80a birziklatzen duen Debagoienako eskualde honek ez du merezi Gipuzkoa osoko zabor nahasia jasotzea. Debagoieneko itunean adierazten genuen bezala, hasi dadila Gipuzkoa osoa urratsak ematen %80a gaika biltzeko eta orduan hasiko gara elkartasunez hitz egiten.

Debagoieneko emaitza Gipuzkoa osora hedatuz gero, zabortegi kutsakorrak ekidin ditzakegu.
Adierazi kontra zaudela eta  sinatu zabortegiaren aurka".

Plataformatik diote, ekainaren 8rako, dagoeneko 900 sinadura batu dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak