Los Zopilotes Txirriaos eta Bad Sound System taldeak, besteak beste, datorren asteburuan Puntaik Punta jaialdian

Eneko Azurmendi 2016ko eka. 6a, 16:41
Los Zopilotes Txirriaos, Arrasateko kontzertu batean.

Kontzertuez gain, hitzaldiak, azokak, tailerrak, diaporamak, mota desberdinetako mendi-martxak eta abar egongo dira Mundumira ordezkatuko duen jaialdi berri honetan.

Ekainak 10, egubakoitza

  • 19:00 Jaialdiaren irekiera ekitaldia, Gatz Museoan.
  • 19:30 NANGA PARBAT (8126 m.) Lehenengo neguko irteera. Alex Txikonen hitzaldia eta proiekzioa, kultura etxean.
  • 20:30 Kantu potea, herrian zehar.
  • 21:30 BALTIAR ARIMA dokumentalaren proiekzioa.
  • 22:00 OLINDA taldearen musika emanaldia.
  • 23:00 Hareazko ametsak, ikuskizuna, Borja Gonzalezen eskutik.
  • 00:00 Irteera, izarrak ikustera, Jesus Arregirekin. *
  • 00:00 GAUEZ mendi ibilaldia, Leintz Gatzagatik Atxorrotzera. Hasiera pilotalekuan. ^

Ekainak 11, zapatua

  • 08:00 Mendi ibilaldi luzea: Leintz Gatzaga -Leixargarate-Isuskitza.  23 kilometroko ibilaldia da, baina 17 kilometrokoa egiteko aukera ere egongo da.
  • 09:00 Bidezidor gidatuak, bailarako herrietan zehar. *
  • 10:00-18:00 Gatz Museoan bisita gidatuak, orduro.
  • 10:00-14:00 Senderismo azoka pilotalekuan.
  • 10:30 Mendi irteera familian, Gurelen eskutik. Leintz gatzagatik Jarindo. ^
  • 12:00 Deba errekako ur-jauzien jaitsiera, Menditxik taldearen eskutik. *
  • 13:00 Leintz Gatzagako Trikitixa Eskolako kideen emanaldia, herrian zehar.
  • 16:00 Hitzaldia: Gipuzkoako GR sare berriaren aurkezpena, Gipuzkoako Mendizale Federazioko kide den Urdin Elorzaren eskutik.
  • 16:00-20:00  Senderismo azoka, pilotalekuan.
  • 16:00-20:00  Boulder gunea pilotalekuan, INGURU  Abenturarekin: tirolina eta oreka tailerra
  • 16:00-18:30 Deba errekako ur-jauzien jaitsiera, Menditxik taldearen eskutik. *
  • 17:00 Oihana Kortazarren hitzaldia, bere ibilbide profesionalari buruz, kultura etxean.
  • 17:00 SENDABELARRAK ezagutzen. Ibilaldia eta tailerra. *
  • 17:30-19:30 Kale musika, Agosti eta Barrena elektrotxaranga
  • 18:00-20:00 Kale Blok (street boulder) Debagoieneko Eskalatzaileen Elkartearekin.
  • 19:30 TIKTARA taldearen kontzertua.
  • 22:30 BAD SOUND SYSTEM taldearen kontzertua.
  • 00:30 LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS taldearen kontzertua.

Ekainak 12, domeka

  • 09:00 BTT ibilaldia, Leintz Gatzagan. ^
  • 09:00 Bidezidor gidatuak, bailarako herrietan zehar. *
  • 09:00-11:00 Ibilkera nordikoaren teknika ezagutuz, ibilaldia.
  • 10:00-18:00 Gatz museoan bisita gidatuak, orduro.
  • 10:00-14:00 Senderismo azoka, pilotalekuan.
  • 10:30 Mendi-ibilaldia, familian. Leintz Gatzaga-Hiruerreketa.^
  • 10:30 Jolas artean, natur parkea sortu, Dorletarekin.
  • 11:00 Paisaia argazkien tailerra. *
  • 11:30 Kepa Larrearen eskutik,  osasun eta ibilkera nordikoaren arteko ezberdintasunaren gaineko hitzaldia.
  • 12:00 Baso ahaztuak dokumentalaren proiekzioa, Iker Yurrebasoren eskutik, kultura etxean
  • 12:00 TEI MALICK Reggae Band musika taldearen kontzertua.
  • 13:00 Mari Miri itzalen teatroa, Gatz museoan.
  • 13:30 AKATZ musika taldearen kontzertua.
  • 14:00 Sari banaketa, jaialdiko ekitaldi desberdinetan parte hartu dutenen artean.

* ikurra dutenetan, plaza mugatuak dira eta izena ematea derrigorrezkoa da.

^ikurra dutenetan, parte hartzeko izena ematea gomendatzen da. Egunean bertan ere eman daiteke izena.

Izena emateko:

  • Telefonoz: 943 79 64 63
  • Emailez: puntaikpunta@debagoiena.eus
  • Webgunean: www.turismodebagoiena.com

Horrez gain, mugikortasuna hobetzeko, antolakuntzak autobusak jarri ditu Eskoriatzatik Leintz Gatzagara eta alderantziz. Honakoak dira geltokiak: Marisa, Gatzagain, Frontoia, Marulanda, Marin, Kuatruena, Mazmela, Aingeru Guardakoa, Gorosarri eta Intxartueta.

Kotxeak Gure Ametsan edo Eskoriatzan markatuko diren parkinetan utzi beharko dira. Horrez gain, bertan lo egiteko  gune bereziak jarri dituzte, autokarabanaz eta furgonetaz joan nahi dutenek bertan aparkatu eta asteburu osoa bertan igaro dezaten. Hiru gune izango dira: Dorleta, Gure Ametsa eta Venta Fria. Azken bietatik autobusa egongo da, herritik 10-15 minutura daude eta.

Informazio gehiago webgune honetan aurkituko duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak