Javier Bahon: "Modu kritikoan eta sortzailean pentsatzen ikasi daiteke"

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko eka. 3a, 10:20
Javier Bahon Amaia antzokian.

Gizabidea Fundazioak Persona cooperativa y transformación social izeneko hitzaldia antolatu zuen Amaia antzokian. Javier Bahon TUinnovas Berrikuntza Laborategiaren zuzendari nagusia eta heziketa-berrikuntza gaietan nazioarte mailako aditua izan zen hizlaria.

Nola joan zen atzoko hitzaldia? Interes handia piztu zuen, eta 500 lagun inguru gerturatu ziren...

Oso ondo joan zen, eta gauza positiboak heltzen hasi zaizkit. Hitzaldia bukatu ostean egon zen feedback-a ere ona izan zen. Uste garrantzitsu batzuk mugitu edo birplanteatu genituenaren sentsazioarekin gelditu ziren asko.

Gaur egun hezkuntzak dituen akatsak eta gabeziak azpimarratu zenituen, batez ere...

Bai, batez ere hezkuntzak jarraitu beharko lukeen fokua eta norabidea markatzea zen helburua. Ziur aski, historiako momentu guztietan egin ahal izan da horrelako zerbait. Hala ere, gaur egun, mundua hain azkar aldatzen den aro honetan eta dena azkarra eta hain ezberdina den egunerokoan, beharrezkoa da hezkuntzan aldaketak egitea, beste une batzuetan egin denaren baino bizkortasun handiagoarekin. Eta gure seme-alabendako kontzientzia gehiagorekin gainera. Beraz, hitzaldian, pertsona bakoitzaren eta bere ezaugarrien eta talentuen garapen egokia zer izango litzatekeen azpimarratu genuen, gure gizarteak behar duen guztia aintzat hartuta. Pertsona bakoitzak bere onena garatzen duen heinean orduan berak duen onena gaineratu ahal izango dio gizarteari.

Hezitzaileei lagundu beharrean traba asko jartzen zaizkiela diozu. Zer dela eta?

Mundua konplexua dela badakigu eta bakoitza bere nitxoan sartzen da, eta berea ahal duen hoberen egin nahi du. Batzuetan bisio globala falta da, eta pauso bakoitzak hobetzea bilatzen duen zerbaitek, agian burokratizatzen ari gara, agian hain garrantzitsuak ez diren lan karga handitzen ari gara. Hezitzaileak ikasleei laguntzeko gaude. Haiei laguntzeko lapurtzen diguten minutu bakoitzak, eta batez ere gehien behar gaituztenei, urrezko minutu galdu bat da gure lanbidean. gainera, minutu hori behar duen pertsona horrek galdutako minutu bat da. Ondo dago burokrazia, papeleoa,  kalitatea, hobetzea egotea, baina ezin daiteke hezkuntzaren aurka joan. Eta une honetan irakasleriak horrela sentitzen du. Eta beste herrialde batzuetan, adibidez, urte asko daramate kanpoko kontrola bezalako neurriekin etab. eta lortu den bakarra ikasle onenen eta ez hain onen arteko aldea handitzea izan da, eta irakasleria oso estresatua bizi da, ezin duela bere lana hain ondo gauzatu.

Ikasleak espiritu kritikoarekin eta aldi berea konfiantzarekin hezi behar direla azpimarratzen duzu. Nola lortzen da hori?

Beste arloak bezala lortzen da; praktikatzen. Badakigu matematikak eta hizkuntzak nola ikasten diren, egunero ematen dira klaseak eta ikasi behar den ordena begiratu egin da, eta gero hori sekuentziatu egin da. Horrela pertsona orok garatu behar duena ikasi dezake. Beharrezkoa zer den jakin behar dugu horretarako. Egokiak diren pausoetan pentsatu eta maila bakoitzean praktikatu eta behar den denbora eskaini. Modu kritikoan eta sortzailean pentsatzen ikasi daiteke.

Mondragon Unibertsitateak duen LEINN gradua eredutzat aipatu zenuen...

Bai, praktika bikain baten moduan aipatu nuen. Metodologiagatik eta bilatzen dituen helburu hezitzaileengatik eta ikasleek lortzen duten heldutasun mailagatik ere. Gizarteari asko eman diezaiokeen modeloa dela uste dut. Behar bezalako ikastaldi prozesua bizi duten ikasleak irteten direlako, egiten ikasi dutenak, gertu dituzten irakasle bitartekarien laguntzarekin. Gizartea hobetzeko proiektuak aurrera ateratzeko sentsibilizazio berezi batekin hazten dira ikasleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak