Lomceri 'planto' egin diote

Xabier Urtzelai 2016ko mai. 27a, 19:09
Aretxabaletako plazan atera duten talde erretratua.

Gure Hezkuntza, Lomce eta Heziberri ez lelopean elkarretaratzeak egin dituzte Debagoieneko herri guztietan –Argazkian Aretxabaletan ateratako talde argazkia–. Hala, asmoa da Euskal Autonomia Erkidegoan planto egitea erabaki duten beste 166 ikastetxeekin batera argazki bilduma bat osatzea.

Lehen Hezkuntzako 3. Mailako azterketarekiko desadostasuna agertzeko asmoz batu dira herriz herri, eta talde erretratu nagusia Aretxabaletan atera dute. Elkarretaratzeak, baina, herri guztietan egin dituzte. Izan ere, Debagoieneko hamahiru ikastetxetik hamabik, Heziberri 2020 planak lehen hezkuntzako 3. mailan ezartzen duen proba diagnostikoari planto egitea erabaki zuten. Horretaz gain, Debagoieneko Hezkuntza Bilgunea deitutako plataforma sortu zuten era honetako lege aldaketen aurrean kolektiboki erantzuteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak