MU, Mondragon Korporazioa, Ulma eta Laboral Kutxa izan dira Etorkizuna Eraikiz proiektuaren aurkezpenean

Leire Kortabarria 2016ko mai. 20a, 16:56

Debagoieneko ordezkariak izan dira gaur, egubakoitza, Foru Aldundiaren egoitzan, Markel Olanok gonbidatuta, Etorkizuna eraikiz proiektua ezagutzeko. Denetara, lurraldeko gizarte antolatuko 300 pertsona izan dira aurkezpenean.

Besteak beste, han izan dira MUko errektore Vicente Atxa, Laboral Kutxako Txomin Gartzia eta Julio Gallastegi, Ulmako Josetxo de Frutos eta Mondragon Korporazioko Iñigo Uzin.

Batzar Nagusietan eguenean aurkeztu zuen proiektua Markel Olanok, eta oraingoan, gizarte antolatuarekin konpartitu du, Donostian egin den ekitaldian. Debagoieneko ordezkariez gain, han izan dira Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako foru diputatu Denis Itxaso, Donostia International Physics Centerreko presidente Pedro Miguel Etxenike eta Gipuzkoan egoitza duten lau unibertsitateko ordezkari nagusiak ere: EHUko Iñaki Goirizelaia, Mondragon Unibertsitateko Vicente Atxa, Deustuko Jose Mª Guibert eta Nafarroako Unibertsitateko Iñigo Puente. Horiek guztiek hitz egin dute ekitaldian.

300 gonbidatuek txiki utzi dute Tabakalerako Patio aretoa. Tartean ziren, besteak beste, goian aipatutako debagoiendarrez gain, Batzar Nagusietako lehendakari Eider Mendoza; Agirre Centerreko Juan Jose Ibarretxe; DSS2016ko Pablo Berastegui eta Xabi Paya; Gipuzkoako Bazkundeko Pedro Esnaola; Kutxabankeko Xabier Iturbe; ADEGIko Peio Gibelalde eta Jose Miguel Aiertza; ASPEGIko Julia Fernandez; AFMko Xabier Ortueta; Indar enpresako Alex Belaustegi; CAFeko Andres Arizkorreta; Elkarreko Joxe Mari Sors; ASPACEko Jose Luis Madrazo; Gautenako Ramon Barinaga; Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Itxaso Andueza; eta Etxepare Institutuko Aizpea Goenaga. Lurraldeko udalerrietako ordezkaritza zabala ere bertan izan da, Donostiako alkate Eneko Goia buru.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak