Pello Rodriguezek Iñigo Uzin ordeztuko du karguan bi dibisioen burutzan, datorren abuztuaren 1etik aurrera, Uzin Mondragoneko Kontseilu Orokorreko lehendakaritza sartzen denean.
Pello Rodriguez Urretxun jaio zen (Gipuzkoa), 1975ean, eta goi mailako industri ingeniaria da, mekanikako espezialitatean, Bilboko Industria Ingeniarien Goi mailako Eskola Teknikotik, eta goi mailako industri ingeniaria da antolamenduan espezializatua ere, Parisko L´école Nationale Supérieure d’Arts et Métiers zentrotik.
Bere ibilbide profesionala Danobatera lotuta dago, bertan hasi baitzen produkzio zuzendari eta proiektuen kudeatzaile General Electricentzat. 2003an Ingalaterran Newall UK Ltd.eko operazioen koordinatzailea izan zen, eta han enpresa erosi berria Danobaten egituran integratzen jardun zuen. Ingalaterratik Danobatek Alemaiako Herbornen zuen Overbeck GmbH enpresara joan zen, plantako gerente eta Danobateko artezketa unitateko zuzendari lanetan. 2010ean Danobateko torneaketa lantegiko zuzendari izendatu zuten eta, ondoren, 2013an, Danobateko gerentea izan zen.