Pello Rodriguez izango da DanobatGroupeko zuzendari nagusi berria

Leire Kortabarria 2016ko maiatzaren 4a

Pello Rodriguez.

Pello Rodriguez izango da DanobatGroupeko zuzendari nagusia, Iñigo Uzinen ordez.

Atzo, maiatzak 3, Makina Erreminta dibisioak eta Mondragon Korporazioko Industria Automatizazioko Dibisioko Kontseilu Errektoreak izandako bileran erabaki bezala, gaur egun Danobat Koop. E.ko zuzendari gerente Pello Rodriguez izendatu zuten bi dibisioetako zuzendari, gaur egun zuzendari nagusi den Iñigo Uzinen ordez.

Pello Rodriguez abuztuaren 1ean hasiko da funtzio berria betetzen; hain justu, Uzinek Mondragon Korporazioko presidente kargua hartzen duenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak