Kunshango agintariek Mondragon Korporazioa eta Copreci bisitatu dituzte

Leire Kortabarria 2016ko maiatzaren 14a

Copreciren Txinako lantegia iragartzeko irudia.

Txinako Kunshan zonaldeko gobernuak Mondragon Korporazioa bisitatu du maiatzean. Zenbait kooperatibarekin topaketa egin zuten, Kunshanek enpresendako ematen dituen abantailen gainean jarduteko.

Qiandeng-eko alkate Gao Yiping (udalerri horretan dago Mondragonen industrialdea) eta Kunshango Bazkundeko zuzendari Gu Juming etorri ziren Arrasatera, enpresaburu txinatar batzuekin.

Mondragon Internacional-eko presidente Oskar Goitiak egin zien harrera Mondragon Korporazioaren egoitzan. Gero, topaketa egin zuten kooperatibetako ordezkariekin. Hantxe egon zen ere SPRIko Nazioarteratze zuzendari Miren Madinabeitia.

Coprecik aurten hasiko du Kunshanen jarduera

Topaketa eta gero, Aretxabaletara joan ziren, Copreci bisitatzera. Kunshango industrialdean aurten ireki du lantegia Coprecik, eta aurten bertan hasiko da hango jarduera. Txinatar ordezkaritza gerenteak, Javier Oleagak hartu zuen. Interes bereziarekin ikusi zituzten etxerako egoste-balbulak, horiek egingo dituzte-eta Kunshango Copreciren lantegian.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak