Coprecik dagoeneko 12 urteko esperientzia dauka Txinan, Asiako herrialdeko hegoaldean ireki zuen lehen plantarekin (Zhuhai). Aurki irekiko duen lantegiarekin herrialde horren aldeko apustu estrategikoa sendotzen du. Gainera, Coprecik abantaila erantsi bat dauka merkatu horretan duen ibilbideari gehitzeko, eta hori bere ahalmen teknologikoa da, horri esker industri prozesuak automatizatzeko betekizunik zorrotzenetara egokitzeko aukera baitu, askoz produktu efiziente eta fidagarriagoak garatzeko. Berez, Kunshaneko planta berrian prozesu oso automatizatuak instalatuko dira, kalitatea kudeatzeko sistema aurreratuekin, Txinan gertatzen ari den aldaketa azkar eta sakonaren isla.
Copreci Kunshanen, hurbileko zerbitzua eman nahi zaie Shangaiko bezeroei, Copreci Zhuhaiko ekoizpena 1.600 kilometroko distantziara baitzegoen. Edonola ere, Hegoaldean lortutako esperientzia ezinbestekoa izango da, eta bi lantegiek koordinatuta egingo dute lan.
Nazioarteko profila
Filial produktibo berria irekitzeko lankidetza sendoa egon da Korporazioaren nazioarteko departamentuarekin, eta Copreciren nazioarteko profil nabarmena bermatzen du. Kooperatibak, aipatutako Kunshan eta Zhuhaiz gain, Mexiko, Turkia, Txekiar Errepublika eta Italian ditu planta produktiboak, herrialde horietako zein inguruetako merkatuak hornitzeko presentzia produktibo globalaren aldeko apustuaren barruan, eta aldi berean jarduera handiagoa sortzen du Aretxabaleta eta Altsasu lantegietarako.
2015ean 240 milioi euro inguruko fakturazioa lortu zuen Coprecik, horietatik %95 baino gehiago nazioarteko salmentetan. Plantillan 1.700 pertsona daude.