Otala zelai krosak 28 urte beteko ditu domekan

Xabier Urtzelai 2016ko mai. 13a, 18:54
Iazko lasterketako irteeran hainbat atleta. | goiena

Domekan, 28. urtez Urkuluko urtegiko paraje ederrek Otala Zelai krosa hartuko dute, eta aurtengo hitzordua ere Joseba Mardo aretxabaletarra gogoan izateko baliatuko dute. Iaz 110 lagun batu ziren nagusien lasterketan, eta domekarako antolatzaileek ez dituzte gutxiago espero.

Hala, 11:00etan hasiko duten lasterketan korrikalariek 8.400 metroko ibilbideari egin beharko diote aurre. Eta, azken urteotan moduan sariak izango dira bai gizonezko eta bai emakumezko azkarrenendako, baina baita bikote misto onenarendako ere.   

Iazko irabazleak
Iaz Sergio Gartzia oñatiarra (27.01) eta Nere Arregi (31.33) arrasatearra izan ziren onenak, eta bikote mistoetako lasterketa Igor Martinez eta Ane Zabala arrasatearrek irabazi zuten.   
Gaztetxoendako lasterketak
Nagusien proba aurretik, baina, gaztetxoen lasterketek girotuko dute goiza. 10:00etan benjamin mailako gaztetxoek (2006-2007 urte bitartean jaiotakoek) 500 metroko lasterketa izango dute. Alebinek (2004-2005) 1.000 metroko lasterketa, eta infantil mailakoek (2002-2003) 1.500 metro. Sariak 12:30ean banatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak