Jordi Via: "Euskal kooperatibismoarekin gertatzen dena erreferentzia da Katalunian"

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko mai. 11a, 17:22
Jordia Via Laboratorium museoan. Argazkia: mondragon.edu

Bartzelonako Udaleko Comisionado de Economia Social y Cooperativa-ko zuzendaria da Jordi Via. Gipuzkoan izan da Bartzelonan bizitzen ari diren esperientzia partekatzeko asmoarekin, eta besteak beste Bergaran hitzaldia eskaini du.

Nola joan da Gipuzkoan emandako hitzaldien esperientzia?

Oso ondo. Izan ere, gauden unea eta martxan jartzen ari garen kriterioak azaldu ditugu. Oraindik gauza berria da, eta ez gaude planteamenduen eta akzioen ebaluazio bat kontatzeko egoeran. Hala ere, esperientzia ona bizi izan dugu.

Kargua ere berria da, eta esan duzun bezala, oraindik hainbat gauza izango dituzue aztertzeko eta baloratzeko...

Bai, hala da. Politika akzio hau esparru berri bat da, eta Bartzelona bezalako Udal garrantzitsu baten aurrera eramaten ari gara. Beraz, erronka bat da zentzu guztietan. Barne antolakuntzaren ikuspegitik eta barne aurrekontu eta horniduraren ikuspegitik, batez ere, eta positiboki aurrera egiten ari gara. Zuzentzen garen sektorearekin lotuta ere erronka bat da.

Hasierako fasean gaude, eta lan plangintza hobea izango den modelo sozioekonomiko baten inguruan eraikitzea planteatzen dugu. Beraz, epe labur, ertain eta luzean planteatzen ari gara, eta nahiz eta prozesua konplexua izan, oso estimulantea dela esan dezaket.

Bartzelonako Udalean bizitzen ari zareten esperientzia hona ekarri nahi izan duzu beraz...

Bai. Hainbat gai planteatu ditugu. Lan egiten ari garen ekonomia kooperatibo sozial eta solidarioko kontzeptua planteatu dugu, adibidez. Kontzeptu zabala da, hirugarren sektore soziala eta kooperatibismo mota guztiak, sozietate laboralak, mutualismoa, ekonomia komunitarioak deitzen ditugunak ere badaude, kontsumo agroekologikoko taldeen iniziatibak... Espektro handia duen arloa da, eta modu inklusiboan definitzen dugu.

Gure politiken akzioko garapena Udaleko politika ekonomiko orokorrean kontestualizatzen dugu. Politika de impulso de la economia plural deitzen diogu guk. Ekonomia plural honetan sartuko genuke enpresa konbentzionalei atentzioa eta konpainia, Udalaren kontsiderazioa agente ekonomiko modura eta ekonomia sozial eta solidarioaren bultzada. Bultzada hau bi helburu handi kontuan hartuta begiratzen dugu. Sustapena (ezagutzera edo sustatzera eman modelo enpresarial eta ekonomiko ezberdin bat kontuan hartuta, eta ematen diren iniziatiba berriak sustatzea ere). Bigarren helburu nagusia, jada existitzen denaren sendotzean laguntzea.

Bi helburu handi hauek sei interbentzio bidetan zehazten ditugu. Formazioa, konpainia, finantziazioari loturiko gaiak, komunikazioa hobetzea, interkooperazioaren sustatzea eta errekurtsoen eta estrukturen erraztea ekonomia sozial eta solidarioaren eskura jartzea.

Gainera, akzio politiko honek lurraldeko adierazpen argi bat eduki behar du. Bartzelonak 10 auzo ditu, eta batzuk 250.000 pertsona baino gehiagokoak dira, eta horrenbestez, proiektu horien lurraldeko ainguratzea izan behar dute. Prozesu hau elkarbanatu dugu, baina baita lan hau aurrera eramateko orduan aurre egin behar ditugun kanpo eta barne arazoak ere.

Kooperatibismoak tradizio sakona duen bailarara etorri zara hitzaldia ematera. Nola ikusten edo jarraitzen da euskal kooperatibismoa Bartzelonatik?

Orokorrean, euskal kooperatibismoarekin gertatzen dena erreferentzia argia da Katalunian. Gero, interes handiarekin begiratzen dugu Mondragon Taldeko inguruko garapena eta gogoeta. Interesarekin jarraitzen eta ikusten dugu Taldea egiten ari den gogoeta. Gainera, dimentsio txikiagoko kooperatibismoa izendatu dezakegunaren jaiotza ere interes handiarekin jarraitzen ari gara. Beraz, Euskadira etortzera gonbidatzen gaituztenean, gogo bereziekin gatoz, elkartruke bide bat eta ikasketa ere delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak