Mikel Linazisorok 9a maila duen 'Begi puntuan' eskalatu du, 15 urterekin

Xabier Urtzelai 2016ko api. 27a, 16:05
Argazkia: Asier Linazisoro.

Eskalatzaileen artean goiztiarrena, ez Euskal Herrian, ezta Espainian ere inork ez du lortu 15 urterekin 9 mailako zailtasuna duen hormarik igotzerik. Orain arte. Izan ere, Mikel Linazisoro bergararrak domekan ezarri zuen errekor berri hori, Begi puntuan (9a) igota. 

Bergarako eskalatzailea goiz hasi zen nabarmentzen. 10 urterekin 7b zailtasuneko hormak igotzen zebilen, 11 urterekin egin zuen 8koetara salto, eta 13 urterekin Koldoren mundua eskalatu zuen (8c+). Hala, hurrengo pausoa 9koan zegoen, eta hainbat ahalegin egin eta gero domekan lortu zuen 2006an Patxi Usobiagak lehenengoz igo zuen bidea igotzea, Begi puntuan. Hala, bailaran bi eskalatzaile daude 9koen taldean sartuta, Linazisoro gaztea eta Ander Lasagabaster arrasatearra. Eta, Lasagabasterrek duela aste gutxi igo zuen, hain zuzen, Begi puntuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak