Auzitegi Nazionalak presoen inguruko 47 lagun auzipetu ditu, tartean Ekain Zubizarreta arrasatearra

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko api. 22a, 18:40
Ekain Zubizarreta 2013ko urrian libre geratu ostean.

"Erakunde terroristako kide edo laguntzaile" izatea egotzita auzipetu ditu Eloy Velasco epaileak. Maiatzaren 10erako deitu dituzte lehen deklarazioa hartzera.

Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak 11/2013 sumarioa ireki du, eta 47 lagun auzipetu ditu, tartean Ekain Zubizarreta arrasatearra. Auzipetuak abokatuak edo Herrira, Etxerat eta Jaiki Hadik elkarteetako kideak dira eta Jake, Mate eta Pastor operazioetan atxilotutakoak. Maiatzaren 10erako deitu dituzte lehen deklarazioa hartzera.

Herrira elkarteko kide moduan auzipetu du Velascok Ekain Zubizarreta. Langileen segurtasunaren aurkako delitua egozten dio Auzitegi Nazionalak Herrira elkarteari.

Ekain Zubizarretak baieztatu egin du auziperatzea, eta ez du oraingoz adierazpenik egin gura izan.

Eloy Velasco epailearen aginduz 2013ko irailaren 30ean atxilotu zuten Ekain Zubizarreta arrasatearra beste 18 lagunekin batera Guardia Zibilak Herrira euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduaren kontra burututako operazioan. Madrilera eraman zuten Tres Cantosera, eta epailearen aurrean deklaratu ostean libre utzi zuten urriaren 3an "fiskalak ez duelako ezer eskatu beraren kontra".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak