Gizarte politiketako ekonomia suspertzeko planak lau helburu nagusi ditu eta 11 neurri zehatz: Gipuzkoa kohesionatu eta lehiakorragoa, parte-hartzaile eta konprometituagoa, berritzaile eta adimentsuagoa eta sortzaile eta ekintzaileagoa lortzea du helburu plan honek.
Gipuzkoa sortzaile eta ekintzaileago bat egiteko helburuaren barnean, Diputatu Nagusiak Aukerability proiektua azpimarratu du. Gipuzkoako Foru Aldundiak Gureak eta KateaLegaiarekin batera garatuko duen proiektua izango da, Gipuzkoan desgaitasuna duten pertsonentzako lan aukerak sortzeko egitasmoa. 2.020. urte arteko epean, desgaitasuna duten pertsonentzako 550 lanpostu berri sortuko ditu ekimenak eta lan merkatura gerturatzeko erraztasunak emango dizkie 955 emakume eta 1.427 gizoni. Europar Gizarte Funtsaren barruan dagoen proiektu hau finantzatzeko, urtero 125.000 euro bideratuko Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Gipuzkoa kohesionatu eta lehiakorragoa egiteko, 2016. urtean, egoitzetan, 234 plaza berri zabalduko dira eta 100 lanpostu berri sortuko dira. Zaintzaileen profesionalizazioa bultzatuko da.
Gipuzkoa parte-hartzaile eta konprometituago bat lortzeko helburuarekin, Aldundiarekin lan egiten duten enpresetan gizarteratze klausulak txertatu nahi ditu Peña diputatuak eta baita ezberdintasunak neurtuko dituen bazterkeriaren ebaluazio sistema propioa ere.
Gipuzkoa berritzaile eta adimentsuago bat egitea da planak jasotzen duen azken helburua. “Inguruko agente zientifiko-teknologikoekin elkarlanean arituko da Aldundia, gizarte zerbitzuen alorrean proiektu eta egitasmo berritzaileak garatzeko” azaldu du Peñak. Egitasmo berritzaileen artean Smart Home Living aurkeztu du: ”premian dauden pertsonentzako laguntza teknikoak garatuko dituen proiektu pilotua da eta gizarteratzea eta euren etxeetan denbora luzeagoan egotea ahalbidetu die”, azaldu du Diputatuak.