Adierazi dute Gidari elkarteak Bidegi auzian herri akusazio gisa aurkeztea erabaki zuela "herritarren dirua bidegabe erabili izan zela ikusteko zantzuak zeudela ulertuta eta iritzita herritarrek egia jakin behar dutela". Egia jakiteko "lan egin behar dutela" adierazi dute.
Hona hemen oharra osorik:
"Orain jakin berri dugu herri akusazioa aurkeztu ahal izateko epaileak auzi bakoitzean 50.000 euroko fidantza ezarri digula. Guztira, beraz, aurrera egin ahal izateko 100.000 euroko fidantza neurrigabea ordaindu behar genuke. Gidari osatzen dugun kideok erabakia erabat onartezina eta lotsagarria dela uste dugu. Herritarrek justizia administrazioan parte hartzea eta herritarren interesak defendatu ahal izatea saihestu nahi du erabaki honekin. Jarrera hau benetan larria eta kezkagarri dela uste dugu. .
Are larriagoa da, bi auziak jada martxan daudela kontuan izanda et, berez, herri akusazio gisa aurkezteak ez diola justiziari kostu gehigarririk eragingo. Herritar gisa ulertzen dugu Justiziak ustelkeria zantzuak dauden kasuetan, ikerketa muturreraino eraman dadin bideak zabaldu behar dituela eta ez ikerketarako oztopoak jarri.
Egoera honen aurrean, epailearen erabakiaren aurka helegitea aurkeztuko dugula jakinarazi nahi dugu. Ulertezina deritzogulako herritarrez osatutako elkarte bati ikerketan parte hartzea oztopatzea. Auzi honetan herritarren dirua dago jokoan, herritarren 30 milioi euro, eta onartezina da herritarrei ikerketa horren berri izateko oztopoak ezartzea.
Honekin batera herritarrei jakinarazi nahi diegu aurrera egiteko bideak zabaltzeko asmoa dugula eta dei egin nahi diegu guztion artean auzi hau ikertu gabe gera ez dadin gurekin urratsak ematera. Horretarako kontu zenbakia (IBAN ES75 3035 0009 190090096332) zabaldu dugu epaileak errekurtsoaren erantzuna ematean ezarri diezaguketen balizko fidantzei aurre egiten laguntzeko".