Jon Mikel Arronategi (Ken Zazpi): "Estiloa aldatzen joan da urteetan zehar"

Aitziber Aranburuzabala 2016ko api. 15a, 11:37
Jon Mikel Arronategi.

Bihar, zapatua, Amaia antzokian izango da Ken Zazpi taldea (20:00), eta emanaldirako sarrerak aspaldi saldu zituzten. Arrasatekoa bira honetan areto barruan egingo duten azkeneko kontzertua izango da.

Hasieratik taldearen barruan dago, Jon Mikel Arronategi. Bera da Elorrietarekin batera taldearen sortzailetako bat, nahiz eta taularen gainean ez zaion ikusten.

Amaia antzokia gustuko duzue?

Oso polita da. Barruko aretoen bira bukatzeko oso aproposa.

Nola gogoratzen dituzu Ken Zazpiren hastapenak?

Ni Exkixun nenbilen lehenago. Bi urte ezer egin gabe egon ondoren Eñautek animatu ninduen eta hor hasi ginen. Ez genuen uste horrenbeste denborako proiektua izango zenik.

Nolako taldea zen sortu gura zenutena?

Ez genuen imajinatzen. Estiloa aldatuz joan da urteetan zehar. Egokitzen zoaz, zure gustuak ere aldatzen... Ez genuen imajinatzen Euskadiko Orkestrarekin disko bat garbatuko genuenik eta gero beste bat etorriko zenik.

Gaur egun Euskal Herrian erreferente zarete. 8 disko dituzue, azkenekoa, Phoenicoperus. Zergatik? Zer kontazeko?

Grabatzen dugun unearen arabera zelan gauden adierazi gura izaten dugu, besteak beste, izenburuarekin. Ave Fenix mitoarekin jolastuz gura genuen adierazi bakoitzak nola bizi izan duen orkestrarekin diskoa grabatu eta gero. Bakoitzak bere Phoenicoperus partikulara pasatu du.

10 kantu berri atera dituzue. Zuk zeuk konposatzaile lanetan jarduten duzu? Nola egiten dituzue kantuak?

Eñautek parte handia du, baina letrak beti batera egin ditugu. Momentuak izaten dira batzuetan lagunetatik tiratzen duzu.  Harkaitz Cano, Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Lander garro... Sarrionandia ahaztu barik.

Zeri buruzko kantuak? Zergatik beraiengana?

Letra bakoitza argi ikusten genuen nori eskatu. Inguruan esaten digute guk egin behar dugula dena. Kontraesan hori badugu.

Nolakoa izaten da diskoa egiteko prozesua? Zer zen egin gura zenutena?

Disko bat osatzea. Ricky Faulner ekoizlearen bila joan ginen Bartzelonara. Hasieratik jo genuen berarengana asko gustatzen zaigulako bere jarrera eta ideia. Behar genuen aldaketa hori. Disko bakoitza mundu bat da, eta 'sobre la marcha' zoaz.

Zein da zure lana?

Errepertorioa lotu…. Taularen gainera ez igotzea aspaldi hartu nuen erabakia da. Ez naiz damutu. Orain beste gitarrista bat dugu, zazpigarren kidea: Ruben Caballero. Eñauten bakarkako lanean ere parte hartu zuen. Ez da erreza horrelako urteetako taldean sartzea. Ondo enkajatzea zaila zen.

Askotariko publikoa ikusiko duzu: gazteak, garai bateko zaleak...

Kontzertu guztietan gertatzen zaigu ez dakigula zer topatuko dugun. Adin guztietakoak. Emozioz betetzen dira. Leku oso ezberdinetan egon gara.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak