Proposamenak onartzeko bi modu daude: Internetez, Ogasunaren webgunetik bertatik, edo 902 100 040 telefonora deituta.
Onartu aurretik, aldaketak egin daitezke proposamenaren zenbait ataletan, honako hauetan, hain zuzen ere:
- etxebizitza errentan emateagatik lortutako etekinak.
- kuota sindikalaren kenkaria.
- dohaintzen kenkaria.
- ohiko etxebizitza errentan hartzeagatik aplikatutako kenkaria.
Gainera, aurreneko aldiz, hauek ere aldatu ahal izango dira:
- lokalak errentan emateagatik lortutako etekinak.
Proposamenak Internet bidez onartzen badira, onarpenaren unean eskuratuko da aitorpena aurkeztu izanaren frogagiria. Telefonoz onartuz gero, frogagiria postaz jasoko da, onarpenetik egun batzuetara.
Lehen aldiz, proposamena onartzeko unean, posible da zerga helbidearen aldaketa jakinaraztea.
Beste berritasun bat da aukera ematen dela adierazteko ez direla postaz jaso nahi Ogasunak hurrengo kanpainetarako presta ditzakeen autolikidazio proposamenak.
Aitorpen mekanizaturako txanda hartzeko epea apirilaren 15ean, egubakoitza, hasiko da, eta hori egiten duten zergadunek telefono mugikorreko zenbaki bat ematen badute, aurreko egunean SMS bat jasoko dute, hitzordua hartuta dutela gogorarazteko.