Hego Euskal Herriko eta Espainiako 10 udalerri garestienak, erabilitako etxebizitzaren metro koadroaren batez besteko prezioaren arabera, honako hauek dira, El Idealistaren arabera:
1. Zarautz: 4.345 euro/m2
2. La Moraleja (Madril): 4.231 euro/m2
3. Donostia: 3.894 euro/m2
4. Sitges (Bartzelona): 3.613 euro/m2
5. Bartzelona: 3.478 euro/m2
6. Getxo: 3.264 euro/m2
7. Calella (Girona): 3.236 euro/m2
8. S’Agaro (Girona): 3.152 euro/m2
9. Sant Cugat del Valles (Bartzelona): 3.090 euro/m2
10. Hondarribia: 3.061 euro/m2
Idealista-k Hego Euskal Herriko eta Espainiako 873 udalerriko prezioak konparatu ditu. 2016ko lehen hiruhilekoko prezio indizea egin du datu horiekin. Laginean sartzeko, esandako epean gutxienez 50 iragarki balioztatu izan behar zituen udalerri horrek, txaletak alde batera utzita.
Hamar udalerri edo gune garestienetan, erabilitako etxebizitzaren Espainiako batez besteko salneurriaren bikoitza du erabilitako metro koadroak. Batez besteko hori 1.552 euro/m2 da.
Debagoieneko bi herri sartu dira indize horretan: Arrasate eta Bergara. Biek gainditu egiten dute estatuko batez besteko prezioa: Arrasaten, 1.607 euro/m2, eta Bergaran, 1.706 euro/m2.
Espainiako hamar udalerri merkeenetan, batez besteko hori baino %60 merkeagoa da erabilitako metro koadroa. Honako hauek dira udalerri horiek:
1. L’Olleria (Valentzia): 441 euro/m2
2. Bigastro (Alacant): 508 euro/m2
3. Alguazas (Murtzia) 511 euro/m2
4. Íscar (Valladolid): 514 euro/m2
5. Callosa de Segura (Alacant): 522 euro/m2
6. La Carolina (Jaen): 524 euro/m2
7. Ontinyent (Valentzia): 553 euro/m2
8. Jumilla (Murtzia): 554 euro/m2
9. Dolores (Alacant): 572 euro/m2
10. Elda (Alacant): 573 euro/m2