Arantzazuko saroiak deskubrituko dituzte hurrengo domekan

Jon Berezibar 2016ko mar. 31a, 09:49

Apirilaren 10en egingo dute Arantzazuko Parketxeak ta Arantzazuko Adiskideak Elkarteak antolatuta, urteko lehen txangoa. Zazpi kilometroko ibilbidean, Bellostegi eta Erbizkun mendiak inguratu eta Arriona eta Bellotzako saroiak ikusiko dituzte ibiltariek. Izen-ematea zabalik dago. 

Lehen ibilaldiak Ezkutuko bidea. Arantzazuko kondaira eta sinesmenak izenburua du eta saroietaz gehiago jakiteko aukera izango dute parte-hartzaileek eta garai bateko lurralde antolamenduari buruzko azalpenak emango dira. Zeharkatuko dituzten intereseko puntuen artean daude Arantzazuko Santutegia, Arrionako eta Bellotzako saroiak eta Aitzabal eta Bellostegi arteko bidea.

Txangoa publiko orokorrari dago zuzendua eta prezioa 3 eurokoa da (6-12 urteko haurrek 2 euro).

Izena emateko, 943 78 28 94, 670 496 029 ala arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak