Mikel Igartua (Bruselan bizi den bergararra): "Edozein momentutan gertatu ahal da, baina ez nuen sumatzen halakorik gerta zitekeenik"

Eneko Azkarate 2016ko mar. 22a, 12:26

Mikel Igartua bergararra urtarriletik bizi da Bruselan, Ipar Ekialdeko auzo baten, atentatuak izan diren tokietatik "urrun samar". Londresen opor egun batzuk igarota, bart itzuli da Bruselara. Internetetik izan du atentatuen berri; goizero egiten duen moduan, ohetik jaikitzeaz bat ordenagailua piztu duenean jaso du berria.

Lasai dago: "Bruselako lagunak onik daude eta familiarekin ere egin dut berba haiek lasaitzeko" adierazi dio Goienari.

Ainara Bordes arrasatearrarekin batera, Belgikako hiriburuko Gobernuz Kanpoko Erakunde baten egiten du lan.

Sirena hotsak entzun ditu eta helikopteroak ikusi ditu goizean zehar.

"Edozein momentutan gertatu ahal da, baina ez nuen sumatzen halakorik gerta zitekeenik" dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak