Hezkuntza-gastua guztira 3.363 milioi izan zen 2014an, bi urte lehenago baino %0,6 gehiago. Gastu horretatik, 3.230 milioi (%96) gastu korrontea izan zen; 133 (%4), inbertsioa. 2012koaren aldean, korrontean %+2,4 gehiago gastatu zen; inbertsioan, %-30,0 gutxiago.
Azken urteotako biztanleko zein BPG araberako gastu handiena 2009an izan zen: 1.661 euro biztanleko eta BPGren %5,4. Kopuruak gora egin du 2001etik (1.030 euro biztanleko) 2009ra arte. BPGren arabera, berriz, 2001ean %4,8 izan zen gastua; hortik pixka bat behera egin zuen 2007ra arte (%4,5), eta gero berriz igo egin zen.
Hezkuntzaren Kontuak hezkuntza jarduera guztietako gastua jasotzen du, bai arautuena, bai arautu gabekoena; bai hezkuntza zentroetakoa, bai bestelako zentro edo enpresetakoa.
2012ko datuak begiratuta, ikusten da hezkuntza gastuaren %79,5 finantzaketa publikotik datorrela eta %20,5 pribatutik.
Europako Batasunaren batez bestekoaren gainetik
Funtzioen arabera, hezkuntza eta prestakuntza zerbitzuak gastu guztiaren %82,9 izan ziren; jarduera osagarriak (garraioa, jantokia, egoitza…), %8,2 (273 milioi). Gastu korrontearen beste sailak honako hauek izan dira: liburuak eta eskola materiala (%1,4); hezkuntza sistemaren administrazio orokorra (%1,0); ikerkuntza eta berrikuntza (%0,8). Kapital eraketa gordina guztiaren %5,7 izan da 2014an.
Lehen Hezkuntzatik hirugarren mailako hezkuntzara arteko ikasleko gastua 10.907 dolarrekoa izan zen Euskadin 2012an; Espainiakoa, 9.040 dolarrekoa; ELGEko (OCDE) herrialdeena, 10.220; Europako Batasunekoa, 10.361; Frantziakoa, 10.450; Alemaniakoa, 11.363; eta Finlandiakoa, 11.030.