Sari banaketaren aurretik, gastronomia eta ikasleen eguna Huhezineman

MU 2016ko mar. 18a, 08:49
Ikasleak botoa ematen film gustukoena aukeratzeko, atzoko saioan.

Tripa ondo beteta gerturatu ziren atzo, eguena, Arkupera zinema zaleak. Mondragon Unibertsitateko ikasleen lanekin ireki zuten ekitaldia, Jon Garate eta Andrea Vitoria aurkezleek. Gerturatutakoei, proiektuok aurrera ateratzeko orduan izandako zailtasun eta pozen inguruan hitz egiteko aukera eskaini zieten.

Aitor Parra ikaslea animatu zen agertokira igotzera eta egindako laburraren inguruan hitz egin zuen. Ondoren, ikasleen sei lan ikusi zituzten: Arrastoak, Hilen argia, Amaren izenean, A.P.T.O, Banoa eta Permitido fumar.

Ilusio aurpegiak nabaritu ziren ikusleen artean; beraien lanak pantaila handian ikusteak sortutako zirrarak nabariak ziren.

Atseden labur baten ondoren, berriro bete zen aretoa eta ikasleen lanak ikusten jarraitu zuten: Triangeluak, Amestutako egunak, Pintura geruzak, Goikua, Jorrai eta Zurea.

Guztiak ikusi eta irteterakoan hautetsontzi dotore batek apaindu zuen sarrerako mahaia. Kultur etxera gerturatu zirenak izan ziren protagonista eta haiek baloratu zituzten ikusitako lanak. Eman ziuen bakoitzak bere iritzia, eta bota zuen bere papertxoa kutxara.

Arratsaldeko saioan atera ziren berriro agertokira Jon eta Andrea eta gustura eman zioten txanda gastronomiari. Giro politean jarraitu zuten Basque Culinary Saileko lanak ikusten, algara ugari egon zira tarteko, eta denbora aurrera joan ahala jendearen txalo zaratek bete zuten berriro aretoa.
Irteeran, Basque Culinary saileko lanik onena aukeratzeko ordua izan zen, eta berriro bozkatu zuten ikusleek.

Gaur, martxoak 18, Sail Ofizialeko 10 finalisten film laburrak ikusi ondoren, 20:00etan emango dira irabazleen izenak eta saria jasoko dute Arkupe Aretoan. Ondoren, luncha egongo da Orly tabernan, eta 22:00etan kontzertua plazan.

MUko Ikus-entzunezkoen Aretxabaletako kanpuseko ikasle bi atzo, 'photocall'-ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak