Bertan sailburuak esan duenez, Euskadiko merkataritza %2,6 hazi zen iaz, eta sektorearen enplegua, %0,2. Hazkunde datua, Tapiaren hitzetan, "positiboa da oso, konfiantza ematen duelako, eta sektorea horren premian delako. Hala, urrats gehiago egitera animatuko da". Tartean, "eutsi beharreko erronka" gisa aipatu zuen "herri guneen desertizazio komertziala".
Eusko Jaurlaritzak Europako BID-Bussines Improvement Districts esperientzia aztertu du eta badakienez toki-merkataritza funtsezkoa dela hiri-orekarako eta udalerriek bizirik irauteko, Euskadiko merkataritza-eragile pribatu eta publiko nagusiak bildu dituen bileraren buru izan da.
Eredu berrien gaineko gogoeta, "premiazkoa"
Azterlanak agerian uzten du “premiazkoa” dela Euskadin hiri-guneko merkataritza kudeatzeko eredu berriak aplikatzeari buruz gogoeta sakona egitea.
Horrenbestez, Biskaytik Fundazioak Getxon duen auditoriumean bildu dira gaur, Tapia sailburua buru zela, Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epaltza, Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Jon Zarate eta Euskadiko ehun bat merkataritza-eragile publiko eta pribatu.
Gonbidatutako hizlari guztiek bat egin zuten eta merkataritzak udalerriei eransten dien balioa nabarmendu zuten. Hala, tokiko merkataritza-ehuna laguntzeko modu berriak proposatu zituzten.
Adituek onartu zuten, egungo egoera dela eta, sektoreak “doikuntza-ahalegin etengabea” egin behar duela, enpresaren posizionamendua berriz definituz.
Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko merkataritza-politikaren arduraduna den aldetik, jardunbide berriak bilatzeko konpromisoa hartu zuen, sektorea laguntzeko.