Elkar-Lanen ekitaldiaz gain, Kooperatiben Enpresa Ekimenen Behatoki gisa egin duten 10. txostena ere aurkeztu zuten.
Sortutako kooperatibez gain, Elkar-Lanek beste 86 ekintzaile-talderekin egin zuen lan iaz, ez zirenak enpresa bihurtu.
143 kooperatibetatik 137 lan elkartukoak izan dira; bi, etxebizitzatakoak; beste bi, kontsumokoak; eta beste bi, enpresa zerbitzuetakoak.
Jarduera-sektoreei dagokienez, erdiak baino gehiago, 78 zehazki, Zerbitzuen sektorean sortu dira; 27 Merkataritzan; 14 Eraikuntzan; 3 Elektriko-Elektronikoan; 3 Arte grafikoetan; 3 Automobilgintzan; 3 Garraioan; 2 Elikaduran; 2 Telekomunikazioetan; 2 Etxebizitza arloan; 2 3D inprimaketan; 1 Zuraren arloan; 1 Itsas Garraioan; 1 Marmolgintzan eta 1 Autokarabanen muntaketan.
Zerbitzu sektorearen barruan askotariko jardueretan sortu dira Kooperatibak, eta aipagarriak hauek: Aholkularitza (17); Sozialak (10); Ostalaritza (8); Estetikoak (7); Informatikoak (6); Kiroletakoak (4); Prestakuntza (4); Ingeniaritza (3); Higiezinak (3); Abokatuak (2); Ikus-entzunezkoak (2); Arkitektura (2); Fisioterapia (2); Musika- eta arte-emanaldiak (2); Bidaia-agentziak (1); Bizikleta-konponketa (1); Animalientzako fisioterapia (1); Psikologoak (1); Ostatua (1) eta Albaitariak (1).
Lurralde Historikoen arabera, %62 Bizkaian sortu dira, zehazki 89. Gainera, 35 Gipuzkoan eta 19 Araban sortu dira.
Ekintzaileetatik %38, emakumeak
Elkar-Laneko zuzendari Javier Sanzek Elkar-Lanek Kooperatiben Enpresa Ekimenen Behatoki gisa egin duen 10. txostenaren alderdirik garrantzitsuenak aurkeztu zituen; ardura horren arabera, Elkar-Lanek aholku ematen die Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioei eta beharrezko argibideak eskaintzen dizkie politika publikorik egokienak ezar ditzaten Euskadin kooperatibismoa sustatu eta garatzeko.
Txostenetik ezaugarri hauek nabarmendu zituen Sanzek:
· Elkar-Lan sortu zenetik (2002ko abendutik) 872 enpresa kooperatibo sortzen lagundu du.
· Elkar-Lanek sortutako kooperatiben ‘heriotza’-tasa oso txikia da, %5,62koa bakarrik, Elkar-Lanek 2014ra arte sustatutako 872 kooperatibetatik 20 likidatu eta 29 desegin baitira bakarrik, baina aktibo ez dauden kooperatibak 128 dira (likidaturiko 20ak eta desegindako 29ak ere hemen sartuta) eta %14,68ko hilkortasun-tasa suposatuko luke horrek.
· Enpresa-ekinbide gehienak zerbitzu-sektorekoak dira. Industria- eta nekazaritza-jarduerak oso gutxi dira.
· Ekintzailearen profila EAEn: gehienak (%62) 25 eta 54 urte arteko gizonezkoak dira, eta goi- edo erdi-mailako ikasketak dituzte.
· Emakume ekintzaileak gaur egun ekintzaile kooperatibo guztien %38 dira, hau da, mantendu egin da aurreko ekitaldiko kopurua.
· Sustatzaileen %34k badute lanbide-esperientzia.
· Kooperatibaren forma juridikoa aukeratzeko arrazoiak: filosofiaz (sozietate-uste sendoa): %41; aholkularien gomendioz: %33; onura eta laguntzengatik: %19; eta beste arrazoi batzuengatik: %7
· Finantza-ikuspegitik: kooperatiben batez besteko inbertsioa, eratzen direnean, 6.000 eurokoa izaten da; bestalde, proiektuen %20k kanpoko finantzaketa behar dute.
· Gizarte Segurantzako Erregimenari dagokionez, %85ek Langile Autonomoen Erregimen Berezia aukeratzen dute, eta %15ek bakarrik Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorra. Horretarako arrazoiak hauek dira: Autonomoen Erregimena merkeagoa izatea, aholkulariek gomendatzea eta, gainera, dirutan dagoen aldea aseguru pribatuetara bideratzea.