Gazte Danbadan parte hartzeko deia egin du Oñatiko Ernaik

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko mar. 15a, 10:57

Ernaiko kideak Gazte Danbarako deia egiten

Laudion izango da aurtengo Gazte Danbada, martxoaren 25etik 28ra, eta hara joateko deia egin du Oñatiko Ernaik, "gazteok badugulako zer erabaki". Hausnartzeko zein aisialdirako ekitaldiak egongo dira. Sarrerak salgai daude.

"Etorkizuna gara eta etorkizuna eraiki nahi dugu. Badugu erabakiak hartzeko eskubiderik, baita gaitasunik ere. Gazteok gazteontzat sorturiko espazio propioa izango dugu horretarako, guztion gustuko zitak izango dituena: hitzaldiak, tailerrak, mahai-­inguruak, kontzertuak ... Hori guztia martxoaren 25 eta 28 bitartean. Gu bagoaz". Hitz horiekin egin du Oñatiko Ernaik Gazte Danbadan parte hartzeko deialdia.

Gaztetxeak, berdintasuna, elikadura burujabetza, trantsizio energetikoa eta gazteen prekarietatea izango dituzte, besteak beste, hizpide egingo dituzten mahai-inguruetan. Aisialdiari lotuta, berriz, hainbat musika taldek joko dute, tartean, McOnak, Arkada Social, Gatibu, Esne Beltza eta Ken Zazpi.

Txartelak

Gazte Danbadarako sarrerak Ona tabernan daude salgai, 35 euroan. Autobusa ere antolatu dute eta Ona tabernan bertan eman behar da izena gura izanez gero. Eguneko bonua, bestalde, Arrasateko Irati tabernan eros daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak