MUk Burgosen erakutsi zuen EBAn jarraitu gura duela; Natra Aloña azken asteotako joera txarra etetera

Xabier Urtzelai 2016ko mar. 11a, 06:00
'Arejo', Valladoliden kontrako artxibo irudian. | goiena

Mondragon Unibertsiateak 2016an partidu bakarra irabazi du etxean, eta tendentzia negatibo horri bihar, zapatua (18:00, Iturripe) eman gura diote amaiera. Hain zuzen, kontrario zuzen bat izango dute aurrean, sailkapenean hiru puntu gutxiago dituen Palentziako Venta de Baños taldea.

Mondragon Unibertsiateak 2016an partidu bakarra irabazi du etxean, eta tendentzia negatibo horri bihar, zapatua (18:00, Iturripe) eman gura diote amaiera. Hain zuzen, kontrario zuzen bat izango dute aurrean, sailkapenean hiru puntu gutxiago dituen Palentziako Venta de Baños taldea: "Taldeak gogo handia du gure zaleen aurrean garaipen bat lortzeko", adierazi du Josu Larreategik. 

Bi garaipen jarraian, kanpoan 

Joan den astean Burgosen irabazi izanak (82-96) indarra eman die zuri-moreei –etxetik kanpora jarraian lortutako bigarren garaipena izan zen–: "Partidu zoragarria jokatu zuen taldeak, kontrarioak ezin izan zuen gure erritmoa apurtu eta lau laurdenetatik hiru guk menperatu genituen. 

Natra Oñatik hilabete txarra

Azken hiru asteotako joera txarra eteteko aukera izango du Oñatiko saskibaloi taldeak domeka eguerdian, Mungiaren kontra (12:00, Zubikoa). Mungia hirugarren dago sailkapenean, oñatiarrek baino bi puntu gehiagorekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak