Horretarako, ezagutzaren hirukian oinarrituko dira, hau da, unibertsitateetan, erakundeetan eta pertsonengan, gaur egungo lehiakortasunaren ikuspegi eta azterketa orokorretik abiatuz, herrialdeen mugetan dauden eskualdeetara egokitzeko.
Konpetentzia berriak
Ekonomiari eta enpleguari buruzko gaian erronka ugari daude, MUren arabera: “Iraganeko lehiakortasun-zutabeak dagoeneko ez dira etorkizuneko berme enpresentzat, eta etengabe ingurune ezezagunetara egokitu behar dira. Berrikuntza eta nazioartekotzea ez dira aukerakoak, baizik eta nahitaezkoak, bizirauteko. Hori dela eta, beharrezkoak dira konpetentzia-profil berriak, horien beharrak gogobeteko dituztenak. Hain zuzen, merkatuak eskatzen dituen erronka eta profil berriei aurre egiteko sortu da partzuergoa”.
Lehiakortasun-eredu berria gauzatzeko lehen urratsa 3DKNOW izeneko ekosistema garatzea da. Lau ardatzek osatzen dute, eta horiek mundu akademikoa egungo langileekin jartzen dute harremanetan. Hona hemen lau ardatzak: egungo langileak, etorkizuneko langileak, enpresa eta beharrezkoak diren ekintza-tresna eta -mekanismo guztiak sortzen dituen laugarren ardatz integratzaile bat, edozein ezagutza-zentrok bere jardueraren garapenean ikuspegi hori hartu ahal izateko.