Eusko Jaurlaritzak AHTko lanak geratu ditu Antzuolan, aldi baterako

Eusko Jaurlaritzak AHT egiteko lanen lau zatitan obrak aldi baterako gelditzea erabaki du. Lau zati horietako bi Antzuolakoak dira: Antzuola-Ezkio mendebaldea eta Antzuola-Ezkio ekialdea, hain zuzen. 

Euskal Trenbide Sareak dihardu lanok egiten; lanak geratzeko arrazoia da, proiektuetan hainbat aldaketa egitea eskatu dituztela. Egokitzapen horiek egin ahala, Jaurlaritzak berriro lanak hasteko baimena eskatuko du. 

Antzuola-Ezkio mendebaldeko zatian lanen geratzea erabatekoa izan da; ekialdeko zatian, aldiz, lanak ez dira guztiz geratu proiektuan eskatu dituzten aldaketek ez dutelako obra guztian eragiten.

Egindako lanak

Antzuola-Ezkio zatiko bi obrak oso aurreratuta daude; mendebaldekoan lanen %79,5 eginda dago, eta ekialdekoan, berriz, %86.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.