Herritarren babes ahalik eta zabalena lortu gura du taldeak ekainaren 12an galdeketa egiteko. Hala, Debagoieneko eta Aramaioko biztanleen %10aren sinadurak jasotzea da helburua zapatutik aurrera. Aramaion, Aretxabaletan, Arrasaten, Bergaran eta Eskoriatzan hasiko dira. Arrasaten, gainera, jaialdia egingo dute Herriko Plazan. 11:30ean konpartsak eta gaiteroek kale-giroa berotuko dute eta 12:00etan ekitaldia egongo da. 14:00ak arte dantzariak, trikitilariak, umeentzako ekintzak... egongo dira.
Sinadura batzeak:
- Aramaio, martxoak 5: 13:00, Sastiñan. Ostean, mokadutxoa eta trikitilariak. Selfie kanpaina abiatuko dute.
- Aretxabaleta, martxoak 5: 11:00, Arkupe Kultur Etxean.
- Bergara, martxoak 5: 11:30, Oxirondo plaza. Haritz bat landatuko dute alderdi politikoetako ordezkariek eta plaka oroigarria jarriko da.
- Eskoriatza, martxoak 5: 12:00, elkarretaratzea eta aurkezpena Zaldibar aretoan.
- Oñati, martxoak 12.
Gainerako herrietan ere batuko dira sinadurak baina oraindik zehazteko dute egutegia.