Xabier Zubizarreta: "Benetan oso indartsu ikusi dut Arnaldo Otegi"

"Besarkatzeko aukera izan dut, eta benetan indartsu ikusi dut, perspektibarik galdu gabe. Bazekien non zegoen, eta Euskal Herriko egunerokoa urte hauetan ondo jarraitu duela nabaritu da", adierazi du Zubizarretak.

Logroñoko espetxearen aurrean izan da ere Xabier Zubizarreta arrasatearra. "Poz handiarekin hartu dugu. Guretako pertsona inportante bat berreskuratu dugu. Hitzaldi laburra eman du irteeran, baina asmatu egin duela uste dut", azaldu du.

"Presoen aldeko aldarrikapenak ere izan dira, eta jende pila bat batu gara. Hedabideen kopurua ere ikusgarria izan da", azaldu du Zubizarretak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.