Garagaltza auzoan lur-jausia gertatu da eta Errotatxo Txiki baserrian ura sartu zaie

Mirari Altube Arrese 2016ko ots. 28a, 12:29
Garagaltza auzoko bidean dagoen lur-jausia.

Oñatiko Garagaltza auzoko Errotatxo Txiki baserrian une gogorrak bizi izan dituzte. Batetik, baserrirako bidean lur-jausia gertatu da eta ezin da edozein ibilgailu pasatu handik, eta bestetik, ura sartu zaie etxean.

Errotatxo eta Errotatxo Txiki baserrietara doan bidean lurra jausi zen atzo, eta bakarrik 4x4 ibilgailuak pasa daitezke handik. Udaltzaingoak aditzera eman du bihar, astelehena, arte ezingo dutela ezer egin hori konpontzeko. Bien bitartean, baserrietako bizilagunak lasai, baina arduratuta daude.

 

Errotatxo Txiki baserrian, gainera, ura sartu zitzaien atzo eta suhiltzaileen laguntza behar izan zuten. Etxera sartzen zen ura desbideratu ahal izateko hormigoizko bidean kanala egin behar izan zuten suhiltzaileek, auzotarren esanetan. Hala, lur-jausiaz gain dezenteko kanala dagoela orain bidean jakinarazi dute eta hori ere edozein autok ezin duela pasatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak