Herrixa Dantzan, domekan, Txertubi taldearen zuzeneko musikarekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko ots. 27a, 12:00
Txertubi taldea.

Aurrekoetan moduan sarrera doan eta parte-hartze librea izango da. Patxi Monterok gidatuko du saioa, eta ordu eta erdiko dantzaldia izango da 19:00etan hasita Elgetako Espaloia kafe antzokian.

Hileko azken domeka izango da honakoa eta ohikoa denez Herrixa Dantzan egingo dute Elgetako Espaloia kafe antzokian. Kasu honetan, Txertubi taldearen zuzeneko musikarekin egingo dute. "Hiruzpalau pieza berri joko ditugu emanaldi honetan: lotuan dantzatzeko zortziko bat, taldean egiteko eskotixa, korroan egiteko bals-kontradantza bat, eta Espaloiko tabernariaren oparitxoa", adierazi dute antolatzaileek. "Horiez gain, ohiko errepertorio anitza: balsa, mazurka, eskotixa, jota, porrusalda, jauziak, korroko dantzak, kontradantzak, joko-dantzak, sokak, irradakak..."

Sarrera doan da eta parte-hartzea librea. Laguntzailea: Elgetako Udala". Patxi Monterok gidatuko du saioa, eta ordu eta erdiko dantzaldia izango da 19:00etan hasita Elgetako Espaloia kafe antzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak