Saskibaloi maisu Iñaki Iriarte Arrasaten izango da

Xabier Urtzelai 2016ko ots. 26a, 16:00
Iñaki Iriarte. Argazkia: Baskonia.

ACBko entrenatzaile ohi, eta Baskoniako harrobiaz lan izugarria egin duen Iñaki Iriarte Arrasaten izango da martxoaren 3an, Ointxe!-ko mutilekin entrenamendu bat egiten. Talde nagusiko entrenatzaile Josu Larreategik harreman estua du Iñaki Iriarterekin, eta hark gonbidatuta etorriko da.

"NBAn jokatu duten jokalari asko pasa dira bere eskuetatik, eta Iñakiren ardura izan da jokalari horiek fintzea, Calderon, Scola, Splitter, Nocioni, Diop... Bere eskuetatik pasa dira". Hala, Ointxe!-koek bailarako entrenatzaile, jokalari eta saskibaloi zaleak gonbidatu gura dituzte entrenamendu saio hori bertatik bertara jarraitzera. 21:00etan hasiko dute entrenamendua, Iturripen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak