Arrasate-Udalaitz lasterketako ibilbidea lagunartean egiteko topaketa, domekan

Xabier Urtzelai 2016ko ots. 26a, 12:49
Iñigo Alzola. Argazkia: ARTgazki

Arrasate-Udalatx lasterketa antolatzen duen Mondraitz taldekoen eskutik topaketa egingo dute domekan (09:00etan Arrasateko plazan), eta helburu nagusia ibilbidea errepasatzea izango da.

"Sare sozialetatik zabaldu dugu deialdia, eta lagunartean goiz pasa on bat egitea da asmoa. Parte-hartzaileei dagokienez ehuneko handi bat bailarako jendea da, eta tartean arrasatear asko daude. Baina, bailarako jendea izanda ere beti egoten da inguruak ezagutzen ez dituenik, edo beste barik korrika saio bat egin gura duenik. Gainera, gonbidatu bereziak izango ditugu, Oihana Kortazarrek baieztatu digulako etorriko dela, eta baita Iokin Garai oñatiarrak ere", adierazi zuen astelehenean Harmailatik saioan Iñigo Alzolak.   

Domekakoa topaketa izango da, eta batzen den korrikalari kopuruaren arabera taldeak antolatuko dituzte: "Erritmo ezberdinetan korrika egiteko aproposa da taldeak antolatzea, eta horrela lasaiago ibiliko gara denok". Topaketa ez da lasterketan parte hartuko dutenei mugatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak