Euskararen erabilera bultzatzeko diru-laguntzei eutsi die Gipuzkoako Diputazioak

Eneko Azkarate 2016ko ots. 23a, 14:54
Goiena Telebistako platoan lanean.

Gipuzkoako diputatuen kontseiluak oniritzia eman dio euskararen erabilera sozialaren esparruan lanean ari diren elkarteei, erakundeei eta norbanakoei zuzendutako 2016ko diru-laguntzen deialdiari. Laguntza hauen helburuak askotarikoak dira: euskararen erabilera soziala hedatzeko jarduerak, ikus-entzunezkoetan euskararen erabilera bultzatzea, udaletan normalizazio programak garatzeko laguntza, eta abar.

Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaritza nagusiaren ekimenez bideratu dituzte diru-laguntzok.

Hauek dira laguntza jasoko duten jarduera ildo zehatzak:

  • Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak.
  • Lantokietan prestakuntza aldiak euskaraz egitea.
  • Euskararen erabilera soziala normalizatzeko tokiko planak.
  • Itzulpen praktikak egiteko bekak.
  • Gipuzkoan euskaraz emititzen duten toki telebistak.
  • Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak hedatzeko proiektuak.
  • Gipuzkoan euskaraz emititzen duten irratiak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.882.643 euro bideratuko ditu aipatutako jarduerak sustatzeko. "Euskararekiko babesari eusten zaio, murrizketarik gabe, guretzako apustu estrategikoa delako" adierazi du Imanol Lasak, Foru Aldundiaren bozeramaileak.

Aurreratu duenez, Mikel Irizar buru duen Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaritzak partaidetza prozesua jarriko du martxan euskaltzale eta euskararen arloko eragile guztiekin, "helburu estrategikoak definitzeko" eta sektoreak dituen erronkei "elkarlanean" aurre egiteko. Lasak aurreratu duzuenez, prozesu honek 2017ko diru-laguntza deialdian edukiko du isla. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak