2015eko aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea 0,2% nominala jaitsi zen, urtaro-eraginak kenduta.
Merkataritzaren salmenta-indizea %1,7 nominala gehitu zen 2015eko laugarren hiruhilekoan; indizearen parte diren beste zerbitzuena, %2,2, 2014ko aldi beraren aldean.
Merkataritzaren barruan deigarria da motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren igoera nominala: %11,7. Txikizkako merkataritzan %1,2ko gehikuntza izan da, eta handizkakoan, %0,7koa.
Beste zerbitzuetan denetariko emaitzak izan dira. Ostalaritzaren salmentak %6,2 handitu dira; garraio eta biltegiratzearenak, %4,2; informazio eta komunikazioarenak, %1,2; jarduera profesional, zientifiko eta teknikoenak %2,1 murriztu ziren, eta jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuenak %0,8 murriztu.
Salmenta-indizearen gehikuntzarik handiena Bizkaian izan zen: %2,5; gero, Araban (%1,8), eta Gipuzkoan (%1).
Termino errealetan, %2,3ko hazkundea
Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, zerbitzuen sektorearen salmentak %2,3 gehitu ziren laugarren hiruhilekoan.
2014ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan, merkataritzaren salmenta-indizea %3,0 gehitu zen, eta beste zerbitzuena, %1,2.
EAE osoan, 2015eko hirugarren hiruhilekoaren aldean, zerbitzuen sektorean landunen kopurua %0,5 gehitu zen. Bestalde, urte osoan, zerbitzuen salmentek %2,2ko gehikuntza nominal metatua izan dute.
Urte osoan, tasa nominaletan, Araban %3,0ko gehikuntza izan da, handiena; Bizkaian, %2,1; eta Gipuzkoan, %1,9.
Aurreko urtearen aldean, merkataritza %1,1 handitu da, eta gainerako zerbitzuak, %3,8.
Termino errealetan, EAEn, sektorean %2,6ko gehikuntza metatua izan zen 2015ean; Araban, %4,0; Gipuzkoan, %2,8; eta Bizkaian, %2,2. Merkataritza %2,3 gehitu zen, eta gainerako zerbitzuak, %3,1.