Honako ordezkariak agertuko dira Batzar Nagusietan:
EAJren Eusko Abertzaleak eta PSE-EEren Eusko Sozialistak taldeek proposatuta:
Gurutze Gorria, CEAR Euskadi, ACNUR, Caritas, Psikologoen Gipuzkoako Elkargoa, Ikuspegi, SOS Arrazakeria, Emaus, EUDEL, Jaurlaritza –Hezkuntzako Ordezkaritza, Alokabide, Krisialdi Humanitarioko Koordinatzailea–, Donostiako Udala, Foru Aldundia –Kooperazioa, Gizarte Politikak eta Bizkidetza eta Gizarte Eskubideetako Zuzendaritza– eta Irungo Udala.
EH Bilduk proposatuta: GKEen Koordinakundea, SOS Arrazakeria, ACNUR, CEAR, Prodein, Médicos sin Fronteras, Valentziako Unibertsitatea, Amnistia Internazionala, Askapena, Komite Internazionalista, Gurutze Gorria, Sahararen SEAD elkartea, Biladi, Bachue Kolonbiako errefuxiatu elkartea, Ipes eta Hegoa.
Podemos-Ahal Duguk proposatuta: Oarso Taldea eta Felipe Malo
Batzarkide talde misto popularrak proposatuta: Gobernu Zentralaren Gipuzkoako Ordezkaritza-ordea.
Talde txostengileak eguazten arratsaldeetan egingo ditu bilerak hamabostean behin. Iraupena bi hilabetekoa izango da eta, batzordeak egoki irizten badio, luzatu egin ahal izango da iraupena.
Amaierako txostena, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako Batzordera
Lana bukatzen denean txostena egingo du talde txostengileak, eta kideen gehiengoaren iritzia jasoko du ondorioetan. Edonola ere, ondorio horien aldekoak zer talde diren jarri behar da. Bat ez datozen iritziak boto partikular gisa agertuko dira, eta boto partikularrak zer talde, ordezkari sozial edo erakunderenak diren ere bai. Betiere, erabakiak boto haztatuaren arabera hartuko dituzte.
Talde txostengilearen amaierako txostena dagokion batzordean aurkeztuko da, alegia, Bizikidetzako eta Giza Eskubidetako Batzordean. Batzordeak eztabaidatuko du eta, nahi badu, onartu egingo du. Batzordearen erabakia Batzar Nagusietako Mahaiari helaraziko dio, beharreko akordioak har ditzan batzordearen erabakia zuzen gauzatu dadin.
EH Bildu: "Sarraski humanitarioa da"
EH Bilduk, bere aldetik, gogorarazi du bere ekimenez sortu dela Talde Txostengile hori. Honako hau esan du Ainhoa Beola batzarkideak: “Sarraski humanitario baten aurrean gaude eta erakunde publikoak jarri behar ditugu lanean gaurtik hasita”. EH Bilduko ordezkariak azaldu duenez, “gatazka armatuetatik eta gatazka sozioekonomikoetatik ihes datozen pertsonen egoeraren diagnostikoa egitea ezinbestekoa da, aktibatu beharreko baliabide guztien inguruko hausnarketa sakona egitea eta etorkizunerako neurri egonkor eta integralak zehaztea”.