Funts putre baten aurkako salaketan, garaile Debagoieneko Kaleratzeak-Stop

Josu Bilbao 2016ko ots. 15a, 10:09
Kaleratzeak-Stop Debagoiena

Arrasateko familia bati Irlandako funts putre batek eginiko "injustizia errekonozitzea eta zuzentzea" lortu dute, aurreneko aldiz.

Debagoieneko Kaleratzeak-Stop-ek emandako azalpena:

Kaleratzeak-Stop Debagoienak, presio sozialari eta PAH-Gipuzkoako abokatuen lanari esker, Arrasateko familia bati eginiko injustizia errekonozitzea eta zuzentzea lortu du KUTXABANKek euren zorra Irlandako funts putre bati saldu ostean.

2015eko urriaren 21ean Kaleratzeak-Stop Debagoienak prentsaurrekoa antolatu zuen kasu hau eta familiari egiten ari zitzaion mina salatzekom eta funts putre batu eginiko aurreneko salaketa ezagutzera emateko. Izan ere KUTXABANKek zorra funts putre bati saltzean, akordioko eskubide guztien hartzekodun legitimoa bilakatu zen funts hori, eta akordioan gehiegizko klausulak egon direla detektatu dituzte.

Arrasateko familiari bi auto judizial bidali dizkiote. Lehenengoaren arabera neurri guztiak bertan behera gelditzen dira, eta ondasunen bahitura altxatzen da. Eta bigarrenari dagokionez, funts putreak prozesua amaitutzat jo du, bere interesak asetu ostean. Honek zorra norbaitek ordaindu duela adierazi nahi du, baina ez dira afektatuak izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak