Irten da Herrerako kartzelatik Mikel Askasibar bergararra

Julen Iriondo 2016ko ots. 4a, 10:39
Mikel Askasibar, harrera egin dioten lagunekin.

Kartzelan 25 urte egin eta gero, 09:50ean geratu da libre Mikel Askasibar bergararra. Herrera de la Manchako kartzela atarian harrera beroa egin diote Aska-ri lagun eta senideek. Gaur bertan, 19:30ean, harrera egingo diote herrian, Arrano parean.

09:50ean irten da Herrera de la Manchako espetxetik Mikel Askasibar. Zain zituen Aska-k Bergaratik eta Zarauztik –familiak bertan du bizitokia– kartzelaraino lehen harrera egitera joandakoak, lagunak eta senideak, 40 lagun inguru denera. 

Kartzelatik irtenda, muxuz eta besarkadaz hartu dute 25 urte preso egin dituen Askasibar –1991n atxilotu zuten, poliziarekin enfrentamendu bat izan eta gero; ETAko kide izateagatik zigortu zuten–. 

Askasibarrek azaldu du, irten aurretik ordu erdi egin duela patioan gainerako euskal presoekin –dozena inguru dira Herreran–, eta "gogorra" egin zaiola haiek agurtzea. Harrera egin diotenen artean, berriz, berarekin kartzelan egondako beste bi lagun zeuden, horietako bat Pablo Gorostiaga, Laudioko alkate ohia. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak