Bidalitako oharrean diote, Bergarako ezker abertzaleak "Aska eta EPPKri begirune gorena" adierazten diela, eta "azken euskal preso politikoa etxean izan arte elkarrekin borrokan jarraitzeko konpromisoa" hartzen dutela.
Hain justu ere, Askasibar libre geratu eta gero, Joxe Migel Gaztelu izango da kartzelan –Algecirasen– geratuko den preso bergarar bakarra, "Euskal Herritik 1.100 kilometrora dispertsaturik", gaineratu dute. Ezker abertzaleak "besarkada beroena" bidali die berari eta bere senideei.
Mikel Askasibar ETAko kide izateagatik zigortu zuten, 1991n poliziarekin enfrentamendu bat izan eta atxilotu eta gero. Eguenean irtengo da Herrerako kartzelatik.