Debagoieneko piano jole gazteak Amaia antzokian izango dira gaur

Maite Txintxurreta 2016ko ots. 3a, 12:42

Ibarreko musika eskola desberdinetako 56 ikaslek kontzertua eskainiko dute 18:30ean. Sarrera doan izango da.

Oñatiko,Bergarako,Eskoriatzako,Aretxabaletako,Elgetako eta Arrasateko musika eskoletatik datozen ikasleak izango dira gaur Amaia antzokiko eszenatokian, 56 neska-mutiko, guztira. Hala ere, Arrasate Musikaleko Edorta Aiastuik azaldu duenez, horiek "ez dira Debagoieneko piano ikasle guztiak": "Arrasaten, esate baterako, berrogei neska-mutiko inguruk dihardu pianoa ikasten". Eguazteneko emanaldian parte hartuko duten ikasleak hamar eta hamazortzi urte bitartekoak dira.

Araceli Guridi, Ainhoa Galdos, Lorea Larrañaga, Amaia Urdangarin, Eli Mendirarantz, Mentxu Pierrugues, Rakel Hernandez, Paul San Martin, Isabella Blezien eta Rakel Hernandez dira pianista gazte horien irakasle eta arduradunak.

Herrien arteko topaketa

Orain arte ere urtero egin ohi izan dute antzeko kontzertu bat otsaila inguruan, baina horren helburua nagusiki Andoainen egiten den Piano Jaialdirako prestatzea izaten zen.

Oraingoan, baina, emanaldiaren helburua "desberdina" da, Edorta Aiastuik azaldu duenez. Debagoieneko sei musika eskoletako neska-mutikoak haien arteko harremana sendotzea da eta elkarlana bultzatzea da oraingoan lehentasun nagusia. Modu horretan, gainera, "ikasleak jendaurrean aritzera ohitzeko" ere baliagarria izango da, baita "ikasten ari direna erakusteko" ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak