Aldiz, 2016ko urtarrileko datua 2015eko garai berekoarekin konparatuz gero, esan daiteke aurtengo urte hasiera iazkoa baino dezente hobea izan dela. Izan ere, orduan baino 466 langabe gutxiago daude orain.
Hori eskualdeko irakurketa; baina errepasoa herririk-herri eginez gero, bilakaera gorabeheratsuagoa izan da: langabezia jaitsi egin da Aretxabaletan, Arrasaten, Bergaran eta Leintz Gatzagan; aldiz, gora egin du Elgetan, Eskoriatzan eta Oñatin; eta bere horretan mantendu da, Antzuolan.
Bukatzeko, Hego Euskal Herrian, gora egin du langabeziak urte hasieran: Espainiako Lan Ministerioaren datuen arabera, 6.745 langabe gehiago daude Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan; abenduan baino %3,5 gehiago. Edozein kasutan, eta igoera nabarmena den arren, 2008tik izan den txikiena da; urtarrilean erregistratutako gorakadak handiagoak izan dira azken urteetan.
Langabezia tasa, herririk herri, 2016ko urtarrilean:
- Antzuola: 82 (%7,55)
- Aretxabaleta: 287 (%8,36)
- Arrasate: 1.474 (%14,13)
- Bergara: 755 (%10,82
- Elgeta: 55 (%9,27)
- Eskoriatza: 207 (%10,22)
- Leintz Gatzaga: 6 (%4,38)
- Oñati: 416 (%7,82)
- DEBAGOIENA: 3.282 (%10,94)