Biurtekoan 1.180 enpresak eman dute dagoeneko izena; tartean, Debagoienekoak

Leire Kortabarria 2016ko ots. 1a, 17:30
BIEMHen aurkezpen prentsaurrekoa.

Lau hil falta dira ateak irekitzeko eta makina erremintaren biurtekoak, BIEMHek, dagoeneko gainditu du aurreko edizioan lorturiko behin betiko betetze-maila; izan ere, 1.183 enpresa erakusketarik erreserbatu dute azoka-esparruko azalera, eta bost pabiloitan banatuko dira. Tartean daude Debagoieneko hainbat enpresa.

Iazko ekainean hasi zenetik, azokaren kanpaina komertzialak hazkunde-ehuneko oso esanguratsuei eutsi die, iazko edizioko denboraldi beretan erregistraturiko parametro guztien gainetik. Horrelaxe jakinarazi zuten prentsaurrekoan, joan den eguenean, Europako hainbat herrialdetatik etorritako nazio-mailako eta nazioarteko hedabideen, prentsa orokorraren eta espezializatuaren aurrean.

Industriaren susperraldia "finkatu" egin da

Prentsaurrekoan parte hartu zuten Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburu eta BECeko Administrazio Kontseiluko Presidenteak, Xabier Basañez BECeko Zuzendari Nagusiak, Xabier Ortueta Makina-Erreminten, Osagarrien, Osagaien eta Erreminten Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteko (AFM) Zuzendari Nagusiak eta Jorge García Makina-Erreminta Inportatzaileen Elkarteko (AIMHE) Presidenteak. Deialdia osatu zen Danobat, Delteco eta AIC-Automotive Intelligence Center enpresetara bisita eginda, enpresa fabrikatzaileen, inportatzaileen eta erabiltzaileen izenean.

Arduradunek jakinarazi zuten aurtengo aurreikuspenak “positiboak” direla, izan ere, industriaren susperraldia “finkatu” zen joan den ekitaldian, ekoizpen-indizean urte arteko igoera “garbia” izan da, eta adierazle ekonomiko nagusiak “hobetu” egin dira.

Oraingoz, Debagoieneko zortzi enpresa

Hain zuzen ere, egoera horri esker, erakusketarien lehenengo aurrerapenean enpresa berriak eta krisialdiaren ondoren azokan berriz izango direnak nabarmentzen dira; horiek orain arte erregistraturiko enpresen %20 baino gehiago dira.
Sektoreei dagokienez, bereziki hazi dira erremintena (%26) eta deformazio-makineriarena (%15), hala nola errobotika eta maneiuarena (%10) eta produktua fabrikatzeko eta garatzeko softwarearena (%6), konponbide aurreratuen esparrua eratuta; era berean, parte hartuko dute abiatze-makineria, osagaiak eta osagarriak, zerbitzuak, metrologia eta kalitate-kontrola, soldadura eta oxiebaketarako makineria eta beste makina batzuk lantzen dituzten enpresek.  

Euskal Herritik eta Espainiatik kanpo, enpresak balioesten ari dira BIEMHek barne-eskariaren susperraldiaren baitan eskaintzen duen aukera; beraz, azokaren nazioartekotasuna forma hartzen ari da, guztira 20 herrialdetako erakusketariek berretsi baitute bertan izango direla (Alemania, Italia, Suitza, Portugal, Frantzia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Turkia, Taiwan, Danimarka, Belgika, Austria, Japonia, Estatu Batuak, Suedia, Finlandia, Holanda, Txina, Polonia eta Bulgaria).

Oraingoz, Debagoieneko honako enpresa hauek baieztatu dute biurtekoan izango direla: Fagor Arrasate, Fagor Automation, IK4-Ikerlan, Num CNC Highend Applications, Oerlikon Balzers Coating, Sisteco Máquinas-Herramienta SL, Talleres Filber eta Tecnología y Sistemas para EDM.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak