Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %57,4 da 2015eko laugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino ehuneko bi hamarren gainetik.
Emakumeei eragin die batik bat okupazio-handitzeak, aurreko hiruhilekoan baino 2.300 gehiago baitira; gizonak, 1.900 gehiago. Bizkaian 2.700 okupatu gehiago dira; Araban, 1.000; Gipuzkoan, 500.
Eraikuntzan ez beste sektoreetan, okupatu gehiago
Zerbitzuetan 3.000 okupatu gehiagorekin bukatu da urtea; 1.200, industrian, eta 400, lehen sektorean; eraikuntzan, 200 gutxiago.
Okupazio tasa (16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa) %65,3 zen abenduan, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,7 puntu gehiago. Gizonezkoentzat %68,6ko tasa; emakumezkoentzat %62.
Okupazio-tasarik altuena Gipuzkoak izan du: %67, aurreko hiruhilekoaren aldean 0,5 puntu gehiago; %66,5 Arabak, 0,7 puntu gehiago; Bizkaiak %64, ehuneko 0,8 puntu gehiago azken hiruhilekoan.
Familien erdiek baino gehiagok kide guztiak lanean dituzte
2015eko laugarren hiruhilekoan, EAEko 860.300 familia-etxeetako heren batean ez dago pertsona aktiborik. Erdia pasatxoan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 9.300 familia gutxiagotan; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 51.500 dira (guztien %6).
Langabeak, hots, lan bila aktibo ibili eta lanerako prest daudenak, urteko laugarren hiruhilekoan 151.000 direla zenbatetsi da, 1.300 gutxiago aurreko hiruhilekoan baino. Gizonezko langabeak 82.600 dira, 2.300 gehiago. Emakumezkoak, berriz, 3.600 gutxiago, guztira 68.400 hiruhilekoan.