"Elikagai falta ez da gabezia bakarra: eraikinak jausi egin dira…"

Ubane Madera 2016ko urt. 15a, 16:21
Saleh Salek, Debagoieneko Saharraren Elkarteko presidentea.

Sahararren alde diharduten Debagoieneko elkarteak –Anelkar eta Bubisher– hasi dira hara bidaltzeko elikagaiak batzen. Bi elkarteek jakinarazi dute berez larria den egoera okertu egin dela. Saleh Salek-ek, Debagoieneko Sahararren Elkarteko presidenteak, larrialdi egoera areagotu izanaren gaineko bi arrazoi aipatu ditu.

Bestetan baino elikagai gabezia handiagoa da orain?
1974az geroztik, hango egoera txarra da, eta urriko uholdeekin are gehiago okertu da. Bertan dituzten baliabideak oso eskasak dira eta denbora luzea behar izaten dute gertakariei buelta emateko. Baina ez da elikagai falta han dute gabezia bakarra; eskolak, ospitaleak… eraikin asko jausi egin dira eta berriro eraiki beharko dira. Ume asko, gaur egun, eskolaratu ezinean daude. Bestalde, elikagaiei dagokienez, urte osoan dute gabezia. Kontuan hartu Munduko Elikagaien Bankua arduratzen dela lau produktu helarazteaz: irina, olioa, azukrea eta arroza, eta gainontzeko elikagai guztiak dohaintza bidez eramaten dira. Era berean, gobernuz kanpoko erakundeek ez dute urte osoan bertan lan egiten; adibidez, Gurutze Gorriak udan bakarrik lan egiten du, Oxfam-ek atseden hartzen duenean. Beraz, han dagoen beharra oso orokorra da, oinarrizkoetatik hasita: medikamentuak…
Uholdeen eragina halako handia?
Ez. 2008ko krisiak ere eragin du nabarmen, eta baita ere Siriako errefuxiatuen krisiak.
Hemen, baina, elikagaiak batuko dira, oraingoz… Noiz arte?
Bai. Eta gure elkarteak ere nahiko luke hori egin, ikusi dugulako Leintz ibarrean gaur egun ez dagoela hori egiten duen elkarterik. Lokal eskaera egin dugu Arrasaten, ea laster erantzuten duten. Elikagaiak eramateko karabana, berriz, otsailaren erdialdean irtengo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak