Elena Lete ofizialki da dagoeneko Bergarako alkate

Julen Iriondo 2016ko urt. 12a, 10:05

Bart egin dute alkate berria aukeratzeko ezohiko osoko bilkura eta, tramitea beteta, EAJren eta PSE-EEren botoekin –EH Bildu abstenitu egin zen bozketan eta Aiert Lizarraldek bere hautagaitza aurkeztu zuen–, Elena Lete bilakatu da Bergarako alkate.

Letek behin behineko alkate ziharduen abenduaren 21ean Juanje Alberdik kargua utzi zuenetik. Orain jaso du izendapen ofiziala.

Juanje Alberdik alkatetza bakarrik ez, udalbatzan zuen hautetsi kargua ere utzi zuen; haren ordez Igor Oiarbide sartu da orain –EAJk hauteskundeetara aurkeztu zuen zerrendan hurrengoa–, eta hark ere atzo hartu zuen zinegotzi postua.

Jende ugari batu zen atzoko ezohiko osoko bilkuran, EAJko bailarako beste alkate batzuk, tartean. Agur jaunak abestuz amaitu zuten ekitaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak