Datu horiek lan-egutegiko baldintza homogeneoak hartzen dituzte kontuan eta urtarrilean jakinarazi ditu Eustatek.
Urtaroen eragina zuzenduta, %0,7 murriztu zen EAEko industri produkzioa 2015eko urritik azarora bitartean.
2015eko azaroko indizearen bilakaerak, 2014koaren aldean, joera positiboa izan du lau industri talde handietako hirutan. Ekipo-ondasunak %13,6 gehitu ziren; Bitarteko ondasunak, %1,1; eta Kontsumo-ondasunak, %1,5. Azken hauetan, iraunkorrak %5,9 gehitu ziren, eta ez-iraunkorrek ez zuten aldaketarik izan. Energia %2,7 jaitsi zen.
2015eko azaroko hil arteko aldakuntza, urriaren aldean, bestelakoa izan da industri talde handien artean. Ekipo-ondasunak %1,4 gehitu ziren; Kontsumo-ondasunak, %0,1; iraunkorrak, %2,4, eta ez-iraunkorrak, %-0,7. Bitarteko ondasunak %1,1 jaitsi ziren, eta Energia, %2,3.
Urte arteko bilakaera onena, Gipuzkoak
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2015eko azaroan, urte artean (2014ko azarotik) hauek izan dira: Makineria eta ekipoa, %20,2; Zura, papera eta arte grafikoak, %10,8; Garraio materiala, %10,3.
Jaitsierarik handienak urte artean hauek izan ziren: Material eta ekipo elektrikoa, %5,9; Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %3,7; Elikadura industriak, edariak eta tabakoa, %2,0.
Industri Produkzioaren Indizearen azaroko urte arteko bilakaera positiboa izan zen hiru lurraldeetan: Gipuzkoan, %6,0; Araban, %3,9; Bizkaian, %2,0. Hil artean, 2015eko urriaren aldean, hauek izan ziren bilakaerak: Bizkaian %+0,3; Gipuzkoan %-2,0, Araban %-0,3.