Establezimendu gehiago izan ziren Administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintza sektorean (%3,9); Informazio eta komunikazioetan (%3,7), zerbitzuetako beste jarduera batzuetan (%2,8) eta Jarduera profesional eta lagungarrietan (%1,1), eta gutxiago, Lehen sektorean (-%7,5), Industrian (-%2,3) eta Eraikuntzan (-%2,2). Establezimendurik gehien Merkataritza, garraio eta ostalaritzak izan zituen, %38,3; Jarduera profesional eta lagungarriak, %16,1; Eraikuntzak, %11,9.
Establezimenduen tamainaren araberako banaketak ia berdin jarraitu zuen. 2.247 establezimenduk -guztirakoaren %1,3k- dituzte 50 enplegu edo gehiago; hauen enplegua guztirakoaren %38,9 da. 132.023 establezimendu, ia hiru laurden, ez dira hiru lanpostura heltzen eta enplegu guztiaren %19,3 bakarrik hartzen dute.
Establezimenduen jarduera-adarraren araberako batez besteko tamainaz, enplegu- kontzentraziorik handiena, bai EAEn, bai lurraldeetan, Industria, energia eta saneamenduan da. EAEko establezimenduko batez besteko tamaina 14,1 enplegu da. Araban, 17,9 lanpostu dute enpresek, batez beste; Gipuzkoan 14,0 eta Bizkaian 12,6.
Enpresa ia guztien egoitza Euskadin dago
Enpresen (establezimenduen jardueraren euskarri, unitate juridiko) %97,7k EAEn dute egoitza; 3.689k, Espainian. 80.321 enpresak, erdia pasatxok, Bizkaian dute egoitza; 53.497k (%33,6k) Gipuzkoan; 21.303k (%13,4k) Araban.
Enpresen batez besteko tamainak lehengoan dirau: 5,3 okupatu enpresako, 4,8 establezimenduko. Nortasun juridikoan, bada alderik. Nortasun juridikoaren titularra pertsona fisikoa denean, 1,4 enplegu ditu, batez beste, bai enpresako, bai establezimenduko; gainerako forma juridikoetarako batez besteko horiek 11,0 eta 8,9 pertsona dira, enpresako eta establezimenduko.
Errotaziorik handienak honako sektoreetan izan dira: Merkataritza, garraioa eta ostalaritza (alten %31,0, bajen %33,6), Eraikuntza (alta guztien %17,0, baja guztien %19,4), Jarduera profesional eta lagungarriak (alta guztien %18,8 eta baja guztien %16,2); guztira 495 establezimendu gutxiago.
Establezimenduen tamainaren arabera, geruzarik dinamikoena bi enplegu edo gutxiagokoa da, ohi bezala. Berak bakarrik alta guztien %91,5 eta baja guztien %90,6 hartu ditu.
Establezimendu handien (50 langile edo gehiagokoen) geruzan alten %0,1 eta bajen %0,2, besterik ez. Aldiz, enplegatuen alta guztien %8,5 eta bajen %13,3.