MUk azaltzen duenez, ebakuntza kirurgiko bat planifikatu ahal izatea funtsezkoa da arriskuak ahalik eta gehien murrizteko. Gainera, azken teknologiei esker medikuek pazientearen aurretiko bioeredu bat izan dezakete –haren bizkarrezurrarena nahiz gorputzeko beste atal batena–, ebakuntza planifikatzeko.Horretan lagunduko die MUko ikasleek eta Elgoibarko Pixel Sistemas enpresak garatu duten bioereduak.
MUko ikasleek bioeredu pertsonalizatuak garatu dituzte, paziente baten X-izpiak oinarritzat hartuta eta ikerketa-softwarea erabiliz. Ornoen ordenagailu bidezko ereduak lortu ondoren, ikasleek ezaugarri gehigarriak gehitu dituzte CAD programa konbentzionalak erabiliz, horrela, ornoarteko diskoak emulatzeko.
Hiru dimentsiotan inprimatua
Hurrengo urratsa bizkarrezurraren geometria konplexua erreproduzitzea izango da. Gainera, hezurra zurruna denez eta ornoarteko diskoak malguak direnez, hura egiteko ezaugarri mekaniko desberdinak dituzten bi material erabili behar dira aldi berean. Erronka horri aurre egiteko, unibertsitateak lankidetzan jardun behar izan du Pixel Sistemas enpresarekin. Izan ere, hark 3D inprimagailuen eta prozesuaren inguruan duen ezagutzari esker, gogortasun desberdineko materialetan inprimatu ahal izan da.
Esandako lankidetzari esker, Ingeniaritza Biomedikoko gradudunek pazienteari medikuntza pertsonalizatuagoa eskaintzeko beharrezko ezagutzak izango dituzte.