Hasieratik igarri zen atzokoa ez zela edozein partidu, harmailetatik hasita. Izan ere, Aretxabaletako eta Eskoriatzako jarraitzaileen babesik ez zitzaien falta jokalariei. Esandako moduan, eskoriatzarrak aurretik joan ziren markagailuan ia partidu osoan zehar (0-1, 0-2, 1-2, 1-3, 2-3, 2-4).
Amaieran, baina, aretxabaletarrek atezaina ere jokalari moduan jarri zuten eta eman zuen bere fruitua, hiru gol ia jarraian egin eta garaipena lortu zutelako (5-4).